Bisitak

martes, 23 de noviembre de 2010

Haxotz: talde berri baina zaratatxua.

Duela hiru urte, bilborocken, musika talde bat sortzeko gogoekin, Kirikiño ikastola hiru ikasle batu ziren. Iñaki del Olmo (gitarjolea), Unai Castañeda (bateria) eta Ander Gezuraga (baxua) abesti basiko batzuekin hasi ziren. Geroago Jon Txirapozu eta Markel Fernandez batu zitzaien, beste indar gogorragoa emateko guitarra soinuan. Abeslaria behar zuten baina, eta Jokin Erkoreka fitxatzea erabaki zuten. Handik gutxira euren lehenengo kontzertua izando zutenez, izen bat behar zutela erabaki zuten. Horrela sortu zen Haxotz taldea.


            Kirikiño ikastola eman zuten euren lehenengo kontzertua, eta horren ostean, entsaiatzen jarraitzen dute. Jadanik hamar kontzertu baino gehiago eman dituzte Sondikan, Zorrotzan, Bilbon, Gorlizen eta beste herri batzuetan. Nahiko famatual egin dira musika munduan, eta orain dela gutxi euren lehenengo maketa grabatu dute lau abestirekin: Kolpe Bakoitza (neska baten kolaborazioarekin), emazteen maltratuaz hitz egiten du; Atzoko Irrikak, gertatutako gertaerak atzean utzi behar direla esaten digu; Gernika abestiak, Gernikan gertatu zen bombardeaketa kontatzen digu; Hil ala Bizi abestiak ordea, bizitzan aukera asko izaten ditugula eta euretatik bat aukeratu behar dugula dio. Gaur egun arte zazpi abesti egin dituzte.


            Orain arte, lehiaketa batzutan parte hartu dute, baina bakarra irabazi dute, hots, banden lehia. Bertan 2.000 euro irabazi zituzten material musikalean gastatzeko.

            Gerra emateko prest dabiltza orain, eta ez ditu ezerk edo inork geldituko. Tren hau martxan jarria da, eta frenu gabe doa. AUPA HAXOTZ, SEGI AURRERA!!!
Haxotz-en My Space-a 

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Su Ta Gar, trash metala


Duela gutxi konturatu nintzen, etxean Su Ta Gar musika taldearen diska nahiko nituela. Entzuten hasi eta musika gogor hura gustoko nuela ikustean, bere diska guztiak entzuten hazia naiz. Orain arte “Jaiotze basatia”, “Homo sapiens?”, “Itsasoz beteriko mugetan”, “Jainko hilen uhartean” eta “Jo Ta Ke” diskak entzun ditut, eta bildumarik onena bai musika mailan eta musika maila horren jarraipena diska osoaren zehar “Itsasoz beteriko mugetan” bilduman aurkitu dut.

Horrela izana ere, badaude beste disketan abesti gogorrak; horrela entzun ditzakegu “Homo sapiens?”-eko diskan “Geroaren hasi heziak” abestia. Aitor-en gitarra markatua oso ondo entzuten da, eta Xabiren guitarra ritmikoa eta potentea, oso gogor eta pisutsu entzuten da. Entzun beharra dago ere, abestian, nola Asierren baxu erritmikoak, 2 guda mundialeko tanke baten moduan entzuten da abesti gogor honetan. Ibanek ere, bere lana nabarmentzen du, ritmo gogor eta oso arina eginez; nire ustez Metallica-ko  Lars Ulrich-ek baino obeto egiten du abesti honetan.

“Jainko hilen uhartean” diskan, bildumari izena ematen dion abestiak, ez da aurreko abestiaren atzean gelditzen. Abesti mountro honek, bai hotsa eta baita ere musika eta erritmoa oso gogorrak eta butralak dira.


Orokorrean, talde euskaldun hau ezin da musika Pop edo Rock-arekin alderatu. Ez da belarri sentsibera batzuentzat. Musika hau trash metala gustoso dutenentzat da, eta Metallica-ren mailan dagoela uste dut.