Duela hiru urte, bilborocken, musika talde bat sortzeko gogoekin, Kirikiño ikastola hiru ikasle batu ziren. Iñaki del Olmo (gitarjolea), Unai Castañeda (bateria) eta Ander Gezuraga (baxua) abesti basiko batzuekin hasi ziren. Geroago Jon Txirapozu eta Markel Fernandez batu zitzaien, beste indar gogorragoa emateko guitarra soinuan. Abeslaria behar zuten baina, eta Jokin Erkoreka fitxatzea erabaki zuten. Handik gutxira euren lehenengo kontzertua izando zutenez, izen bat behar zutela erabaki zuten. Horrela sortu zen Haxotz taldea.
Kirikiño ikastola eman zuten euren lehenengo kontzertua, eta horren ostean, entsaiatzen jarraitzen dute. Jadanik hamar kontzertu baino gehiago eman dituzte Sondikan, Zorrotzan, Bilbon, Gorlizen eta beste herri batzuetan. Nahiko famatual egin dira musika munduan, eta orain dela gutxi euren lehenengo maketa grabatu dute lau abestirekin: Kolpe Bakoitza (neska baten kolaborazioarekin), emazteen maltratuaz hitz egiten du; Atzoko Irrikak, gertatutako gertaerak atzean utzi behar direla esaten digu; Gernika abestiak, Gernikan gertatu zen bombardeaketa kontatzen digu; Hil ala Bizi abestiak ordea, bizitzan aukera asko izaten ditugula eta euretatik bat aukeratu behar dugula dio. Gaur egun arte zazpi abesti egin dituzte.
Orain arte, lehiaketa batzutan parte hartu dute, baina bakarra irabazi dute, hots, banden lehia. Bertan 2.000 euro irabazi zituzten material musikalean gastatzeko.
Gerra emateko prest dabiltza orain, eta ez ditu ezerk edo inork geldituko. Tren hau martxan jarria da, eta frenu gabe doa. AUPA HAXOTZ, SEGI AURRERA!!!
Haxotz-en My Space-a
Haxotz-en My Space-a

KYTARY- KNIGHTS NEWS- MEDIA PETS.
ResponderEliminarRAIL ROADS.
Everyone went PARRAULT- PERO- PEARO.
And ROSS & PERO are just the TIP!
But FRENU has it's REESSN.
And CONYANDO has its CONYMAN.
And with all the BUDDYKKY and FOCK WORMS, we're getting it.
Check it.
" KANSAS KINGS".