Duela gutxi konturatu nintzen, etxean Su Ta Gar musika taldearen diska nahiko nituela. Entzuten hasi eta musika gogor hura gustoko nuela ikustean, bere diska guztiak entzuten hazia naiz. Orain arte “Jaiotze basatia”, “Homo sapiens?”, “Itsasoz beteriko mugetan”, “Jainko hilen uhartean” eta “Jo Ta Ke” diskak entzun ditut, eta bildumarik onena bai musika mailan eta musika maila horren jarraipena diska osoaren zehar “Itsasoz beteriko mugetan” bilduman aurkitu dut.
Horrela izana ere, badaude beste disketan abesti gogorrak; horrela entzun ditzakegu “Homo sapiens?”-eko diskan “Geroaren hasi heziak” abestia. Aitor-en gitarra markatua oso ondo entzuten da, eta Xabiren guitarra ritmikoa eta potentea, oso gogor eta pisutsu entzuten da. Entzun beharra dago ere, abestian, nola Asierren baxu erritmikoak, 2 guda mundialeko tanke baten moduan entzuten da abesti gogor honetan. Ibanek ere, bere lana nabarmentzen du, ritmo gogor eta oso arina eginez; nire ustez Metallica-ko Lars Ulrich-ek baino obeto egiten du abesti honetan.
“Jainko hilen uhartean” diskan, bildumari izena ematen dion abestiak, ez da aurreko abestiaren atzean gelditzen. Abesti mountro honek, bai hotsa eta baita ere musika eta erritmoa oso gogorrak eta butralak dira.
Orokorrean, talde euskaldun hau ezin da musika Pop edo Rock-arekin alderatu. Ez da belarri sentsibera batzuentzat. Musika hau trash metala gustoso dutenentzat da, eta Metallica-ren mailan dagoela uste dut.

No hay comentarios:
Publicar un comentario